Zer da Junior Maila?
Junior maila 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dago pentsatuta. Gazteak, hala nahi izan ezkero, bat edo bi pertsona heldu lagunduta etor daitezke. Zailtasun bera izango du probetan, baina ibilbidean zehar pistak jarriko ditugu, irakur dezaten eta horrela, jokoa errazteko. Talde-lanean aritu beharko dute, igarkizunak asmatu eta logika modu kolaboratiboan erabili, Euskal Mitologiaren pasarterik garrantzitsuenak ikasten duten bitartean.
Junior mailan sartzeko, behin eguna eta ordua aukeratuta, Junior maila laukian “Bai” sakatu egin beharko da.
Informazio gehiago: info@mitologik.com