3. ibilbidea Mari jainkosaren botereaa
Kondairak dioten bezala, euskal basoetako kobazulo batean herensuge hegalari haundi batek egiten du lo. Sugaar herensugea. Ilargi gorriak lurrera hurbiltzen direnean bakarrik esnatzen da eta gaur inoiz baino hurbilago daude. Gaur esnatuko da herensuge haundia. Helburu oso garrantzitsu eta arriskutsua duzue. Herensugearen atzaparretako bat lortu behar duzue eta mundu magikoko zaindariari itzuli. Atzaparra lortzeko, bi taldeetan banatu beharko zarete eta horietatik erabaki zein izango den TALDE AUSARTA. Oraingo honetan benetazko talde bat izan behar duzue eta elkarlanean ibili. Gogoratu, talde batek ikusten duenak asko lagunduko diola beste taldeari. Mari, lau elementuen jainkosa eta ekaitzen jainkosa da. Oraingo honetan, berak lagundu eta gidatuko zaituzte zuen ibilbidean. Bere aginduak eta arauak besterik ez dituzue bete behar.
1 edo 2 IBILBIDEA 3 baino lehen egitea gomendatzen dugu
NOLA ERRESERBATU 3 PAUSOTAN
1. Hautatu data eta aukeratu ordu-tartea.
2. Aukeratu jokalari kopurua (4 eta 8 artean).
3. Ordaindu: kreditu txartelarekin edo eskudirutan ordaindu dezakezu erreserba egiten den egunean.
Erreserba egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu baieztapenarekin (egiaztatu spam erretilua). Edozein zalantza argitzeko 664 625 254 telefonora deitu dezakezu edo info@mitologik.com helbidera idatzi
OHARRA
Erreserba 24 ordutik beherako aurrerapenarekin eginez gero,
ezinbestekoa da erreserba telefonoz baieztatzea: 664 62 52 54