2. ibilbidea Lamien mundu magikoa
Lamiak emakumezko oso izaki ederrak dira, ile luzea dute eta oinen ordez ahate-zangoak dituzte. Erreka, urmael, aintzira eta ibaien bazterreko baso hostotsuetan bizi dira. Hain dira ederrak, non gizon guztiak maitemintzen dituzten, baina ezin dira haiekin ezkondu, ez eliza batean behintzat, ezin baitute oinik jarri lur kontsakratuan. Gau batean, urrutiko baso bat zeharkatzen duen erreka edo ibai baten bazterrean oinez bazoaz, baliteke lamia batekin topo egitea, ur-bazterrean eserita, bere ile zoragarria urrezko orrazi batekin orrazten.
NOLA ERRESERBATU 3 PAUSOTAN
1. Hautatu data eta aukeratu ordu-tartea.
2. Aukeratu jokalari kopurua (2 eta 6 artean).
3. Ordaindu: kreditu txartelarekin edo eskudirutan ordaindu dezakezu erreserba egiten den egunean.
Erreserba egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu baieztapenarekin (egiaztatu spam erretilua). Edozein zalantza argitzeko 664 625 254 telefonora deitu dezakezu edo info@mitologik.com helbidera idatzi
OHARRA
Erreserba 24 ordutik beherako aurrerapenarekin eginez gero,
ezinbestekoa da erreserba telefonoz baieztatzea: 664 62 52 54.